Udalekuak

Majori kiroldegiko udalekuetan izena eman daiteke

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra Majori jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte Ordiziako kiroldegian. Izena eman daiteke dagoeneko.

Ordiziako Majori  kiroldegian udako kanpaina antolatzen hasita daude dagoeneko. Majori  jolasean eta kirolean udalekuak egingo dituzte ekainaren 24tik uztailaren 19ra bitartean, 09:00etatik 13:00etara. Aurretik, 08:00etatik 09:00etara zaintza zerbitzua eskainiko dute eta 13:00etatik 14:00etara bazkaria.

Asteko tarifak ondorengoak dira.

  • Zaintza: abonatuek 21,25 euro eta ez abonatuek 31,80 euro.
  • Aisialdia: abonatuek 53 euro eta ez abonatuek 74,25 euro.
  • Bazkaria: abonatuek 53 euro eta ez abonatuek 74,25 euro.

Bi seme-alabatik aurrera %12ko deskontua aplikatuko da aste  berean, eta familiako diru-sarreren araberako deskontuak ere egongo direla aurreratu dute.

Kiroldegiko harreran bertan eman daiteke izena, edo majori@majori.eus posta elektronikora idatzita edo 943 80 58 80 telefonora deituta. Kiroldegiko App-aren bidez ere bai.

Gazteentzat ere bai

Gazteentzat ere kirol eskaintza berezia prestatu dute ekainaren  24tik uztailaren 19ra bitartean.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa