Errugbia

Ordizia-Bera Bera errugbi taldea animatzera Gasteizera

Gaztediren aurka, igandean, 11:30ean jokatuko dute partida. Irabaziz gero, Ordizian maiatzaren 25ean jokatuko diren Euskal Ligetako finaletan, emakumeen ligako finala jokatzeko eskubidea lortuko dute.

Melea Bera Bera Ordizia eta Elorrio Rugby Taldearen arteko partidan, hilaren 13an, Altamiran

Ordizia eta Bera Bera taldeetako neskek elkartuta osatu duten taldeak “denboraldi arrakastatsu bat izan du orain arte”, baina igandeko partida “erabakigarria” izango da. “Irabaziz gero, Ordizian maiatzaren 25ean jokatuko diren Euskal Ligetako finaletan, emakumeen ligako finala jokatzeko eskubidea lortuko dutelako”. Gaztediren aurka, igandean, 11:30ean jokatuko dute partida.

Ordiziako Rugby Elkarteak Gasteizera joateko deia egin die zaleei: “Inoiz baino gehiago, Bakarrik gutxi, elkarrekin dena! Zatoz gurekin Gasteizera gure neska taldea animatzera!”

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa