Muxutruk taldearen 'Loinatz jaiak' abestiaren bideoklipa
Beasaingo Muxutruk Erromeria taldeak Loinatz jaietan estreinekoz jo zuen 'Loinatz jaiak' abestiaren bideoklipa jarri du sarean.
Aurrena abestia izan zen, eta orain bideoklipa. Beasaingo Muxutruk Erromeria taldeak maiatzaren 6an plazaratu zuen Loinatz jaiak abestiaren bideoklipa jarri du orain Youtuben duen kanalean. Hitzak eta musika Muxutruk Erromeria taldearenak dira, Soinua eta produkzioa Elkar argitaletxearenak, eta irudia eta muntaia Arri Studioak egin ditu.













