EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Topaketa

Goierriko, Sakanako eta Lautada Ernaiko gazteen topaketa

Ekainaren 8an 'Gazteok lurraren defentsan' jardunaldia egingo dute Urdiainen (Nafarroa). Arratsalde-gaueko egitaraua antolatu dute.

AHT-aren aurka Ataunen egindako elkarretaratzea.

Ernai gazte erakundeko Goierriko, Sakanako eta Lautadako gazteek topaketa egingo dute larunbatean, ekainaren 8an, Urdiainen (Nafarroa) Gazteok lurraren defentsan lelopean. “Elkarrekin hausnartzeko eta gure lurra suntsitzen duten makroproiektuei gazte problematikatik heltzea” dute helburu. “AHT-a, goi tentsioko linea, gas bideak… Ez ditugu onartuko ez gure lurretan ez inon  eta saretz gazteok aurre egingo diegu”.

Larunbaterako Urdiainen prestatu duten egitaraua ondorengoa da:

  • 15:00. Bazkaria plazan.
  • 17:30. Hitzaldia gaztetxean: ‘Krisi ekosoziala Euskal Herrian’ eta ‘AHTa Sakanan. Proiektua eta alternatiba’.
  • 19:30. Elkarretaratzea plazan.
  • 20:30. Joxek Farra bakarlaria, gaztetxean.
  • 21:30. Ogitarteko jana gaztetxean.
  • 22:00. Kontzertuak gaztetxean: Bulkada eta DJ Etxekoi.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa