EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Zeraingo baserri bateko senar-emazteak atxilotu dituzte, lan-esplotazioa egotzita

Asteko zazpi egunetan egiten zuten lan langileek, atseden hartzeko eta bajarako eskubiderik gabe. 400 euro jasotzen zituzten trukean.

Gazta egiten duten Zeraingo baserri bateko jabe diren senar-emazte batzuk atxilotu dituzte langileen eskubideen aurkako ustezko delituengatik, lan-kontraturik gabe eta egoera irregularrean lana emateagatik. Pertsona horiek asteko zazpi egunetan lan egin behar zuten, atsedenik hartzeko aukerarik gabe, baita gaixorik zeudenean ere, eta hilean 300 edo 400 euro artean jasotzen zituzten, jabeen borondatearen arabera.

Ikerketa maiatzaren 29an hasi zen. Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakinarazi duenez, Gipuzkoako Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza Probintzialak Zeraingo baserri batean kontrol bat egin zuen, laguntza-eskaera bat jaso zutelako. Baserriari ikuskapena egin ziotenean, poliziek lau langile aurkitu zituzten; bakar batek ere ez zuen lan-kontraturik, ezta, beraz, Gizarte Segurantzako afiliaziorik ere. Gainera, horietako hiru egoera irregularrean zeuden.

Langile horiek Poliziari egindako adierazpenetan, adierazi zuten lanaldia astean zazpi egunekoa zela eta ez zutela atsedenik hartzeko aukerarik, ez eta gaixorik zeudenean ere. Hilean 300 eta 400 euro artean jasotzen zituztela, jabeen borondatearen arabera. Gaineratu zutenez, ez zuten inoiz prestakuntzarik jaso ganadua zaintzeko. Horrela, animaliekin lan egiteko norbera babesteko ekipamendurik gabe lan egiten zuten eta kutsa zitzaketen gaixotasunen eraginpean zeuden. Langile guztiak egoera ahulean zeuden; izan ere, “enplegatzaileek bazekiten beren familiak jatorrizko herrialdean zituztela, eta baldintza horietan lan egitea beste aukerarik ez zegoen”, zehaztu dute iturri berberek.

Horregatik guztiagatik, ekainaren 5ean atxilotu zituzten baserriaren jabeak, eta Tolosako Guardiako Instrukzio Epaitegiaren esku utzi zituzten.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa