Otegienea-Majoriko festetako egitaraua prest
Ekainaren 21ean hasi eta 23an amaituko dira jaiak. Larunbateko bazkarirako txartelak erosi daitezke.

Bihar zortzi hasiko dira festak Ordiziako Otegienea-Majori auzoan. Egitaraua prest daukate dagoeneko. Larunbaterako, ekainaren 22rako herri bazkarirako txartelak aurrez erosi behar dira Erle, Muñoz eta Nerea tabernetan, edo La tienda de Anita dendan. Paella, ogia, edaria, postrea eta pastak dute menuz, 6 eurotan. Eguraldiaren beldurrik ez da izango, karpa jarriko dutela aurreratu baitute antolatzaileek.
Egitaraua:
Ekainak 21, ostirala
- 18:00. Txupinazoa.
- 18:30. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Pintxo anitz koloretsuak.
- 22:30. DJ Angel.
Ekainak 22, larunbata
- 11:00. Marrazki txokoa.
- 12:00. Urdanetako dantza taldea.
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 16:30. Otegienea-Majoriko XIII. Mus txapelketa.
- 16:30. Bingoa.
- 18:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Sevillar dantzak.
- 20:30. Mozorro festa.
- 22:30. The Soulander taldea.
- 24:00. Kontzertua: Sweet Sara Band.
Ekainak 23, igandea
- 12:00. Aurpegi margotzea eta trentzak.
- 12:30. XV. Patata tortilla lehiaketa.
- 13:00. Trikitilariak.
- 13:30. Toka lehiaketa haurrentzat.
- 16:00. Buruhandiak eta erraldoiak.
- 19:00. Sardina jana.
- 19:30. Eskulanak: faroltxoak.
- 22:00. San Joan Sua, Majori plazan.