Euskal Telebistak igandean emango du Urbian grabatutako 'Erromerian' programa

Agus Barandiaran eta Anabel Arraiza San Inazio eguneko festan izan ziren, soinua hartuta, istorioak eta pertsonaien berri jasotzen.

Arraiza eta Barandiaran, Urbiako fondan dagoen telefono-kabinan.EITB

Igande honetan, abuztuak 11, emango du Euskal Telebistak Erromerian programan Urbian egindako erreportajea (ETB1en, 22:00etan). San Inazio eguneko festan, uztailaren 31n, Urbian izan ziren Agus Barandiaran eta Anabel Arraiza aurkezleak, grabazio ekipoarekin. Ermitan eta fonda aurrean, Urbiako hainbat historia, doinu eta pertsonaia jaso zituzten iruditan.

Arraiza eta Barandiaran, Urbiako fondan dagoen telefono-kabinan.EITB

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa