Patxi Perez eta konpainiak dantza saioa eskainiko dute gaur Lazkaon

Maizpide euskaltegiak abuzturako antolatutako egitarauaren barruan kokatzen da emanaldia. Plazan izango da, 18:30ean.

Lazkaoko Maizpide euskaltegiak jarduera berri bat proposatu du gaurko, abuzturako prestatutako ekitaldi agendaren barruan. Gaur, Patxi Perez eta Konpainia izango dira herriko plazan, 18:30etik aurrera, dantza saioa gidatzeko.

Hurrengo ekitaldia hilaren 29an izango da, ostegunean hori ere, eta abuztuko egitaraua itxiko du.  Triki bertso poteoa izango da, 18:30ean hasita, eta Maizpidetik abiatuta.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa