Agorreko Santikutzak, Legazpiko urteko azken jaiak
Asteburu honetan ospatuko dira, ostiraletik igandera. Larunbateko ekitaldien artean, erraldoien alardea eta gastronomia lehiaketa nabarmendu behar dira. Gorostiagako erromeria igande goizean izango da.
Legazpiko jaien erronda amaitzeko, ostiralean hasi eta igandera arte ospatuko dira aurtengo Agorrreko Santikutzak. Aurten asteburu bakarrean bildu dituzte ekitaldi guztiak, Gorostiaga egingo den erromeria barne.
Jaietarako asteburu bakarra izan arren, ohiko ekitaldiekin osatu dute egitaraua, eta beti bezala, musika, dantza, kirola, gastronomia, tradizioa eta beste ikuskizun batzuk daude jasota.
Jaietan txosnagunea eta barrakak ere izango dira. Txosnagunea Azoka kanpoaldean jarriko dute, Urbeltz pilotalekuko arkupeetatik gertu, eta barrakak, txikientzako soilik, eliza atzean.
Erraldoiak eta sukaldariak
Legazpiko Erraldoi Konpartsak antolatuta, erraldoi eta buruhandi alardea egingo da larunbatean, goiz eta arratsaldez. Herrikoekin batera, Iruñeko Errotxapea, Ororbia eta Alde Zaharra eta Urretxuko eta Ordiziako konpartsek parte hartuko dute, Doinuzahar gaiteroekin batera.
Larunbateko beste hitzordu bat lehiaketa gastronomikoa da. Aurten inoiz baino partaide gehiago izango ditu, 15 talde. Buztana prestatu beharko dute, Azokan, 11:00etan hasita.
Bestetik, asteburu osoan kirol hitzorduak ere ez dira faltako, eta herriko kirol elkarteek sustatuta, txirrindularitza, saskibaloia, bolak eta atletismoa izango dira.
Afari-bazkariak eta zapia
Aurtengo jaietako berritasuna, Santikutzetako zapia izango da. Maiatzean estreinatu zen, eta Agorrekoetan ere janzteko deialdia egin du udalak. Kultur Etxean eta Urbeltz tabernan dago salgai, 2 euroan.
Bihar arte, bestetik, ostiraleko kantu afarirako txartelak egongo dira salgai Urbeltz, Gurrutxaga eta Laubide tabernetan, eta txosnako larunbateko bazkarikoak, Karibe Zaharran.
EGITARAUA
Ostirala, irailak 13
16:30 Haurren bizikleta festa, Telleriarteko Txirrindulari Elkartearen eskutik, Euskal Herria plazan.
18:00 Jai hasierako sardina jana Lekanazpi Elkartearen eskutik 20:00ak arte, urbeltz pilotaleku ondoko arkupean. 2€ pintxoA eta tragoa. (Urbeltzen inguruko arkupeetan)
18:30 LEK erraldoi eta buruhandi konpartsaren kalejira. Euskal Herria plazatik abiatuta.
19:30 Burrunba elektrotxaranga erdigunean 21:30era arte, Euskaltegi ondotik abiatuta, Txosnen eskutik.
20:00 Bertso saioa: Maider Arregi eta Beñat Gaztelumendi, Bertso Olariak elkarteak sustatuta, Nafarroa kalean.
21:30 Kantu afaria, Doinua Musika Eskolaren eskutik, Gernika plazan.
23:30 Latuna Bando txaranga, erdigunean
23:30 Kontzertua txosnagunean: Neskatasuna, Mutiko eta DJ Euken.
Larunbata, irailak 14
11:00 40. Sukaldari lehiaketa, Azokan.
11:30 Erraldoi alardea, LEK Legazpiko Erraldoi Konpartsak sustatuta: Legazpi, Errotxapea (Iruñea), Urretxu, Ororbia (Iruñea), Alde Zaharra (Iruñea) eta Ordiziako konpartsak, Doinuzahar gaiteroek lagunduta. Ibilbidea: Arantzazuko bidegurutzea, Santikutz Egoitza, Santikutz kalea, Patrizio Etxeberria kalea, Kale Nagusia, Euskal Herria plaza.
14:00 Sukaldari lehiaketa, sari banaketa Azokan.
15:00 Herri bazkaria txosnan, eta mojito dastaketa.
15:30 3×3 Saskibaloi txapelketa herrikoia Azokan, Andraitz Saskibaloi taldeak sustatuta.
17:00 Kontzertua txosnagunean: Alarma Morea.
17:30 Ateltismoko 23. milia hiritarra Aizkorri kalean. Goierri Garaia Atletismo Taldeak sustatuta.
18:00 Erraldoia alardea Euskal Herria plaza, Nafarroa kalen eta Kale Nagusian.
19:00 Dantza ikuskizuna: GenEroa, Kimuak Dantza kolektiboaren eskutik Euskal Herria plazan.
19:30 Mariachi Imperial de Guanajuato (Mexiko), kalejira erdigunean, eta 20:00etan plazan.
23:00 Trapalata txaranga erdigunean.
23:00 Kontzertua txosnagunean: Bad Sound System eta DJ Eromena
Igandea, irailak 15
09:00 Legazpiko 17. Argazki Rally Digitala. Batis Goikoetxea Memoriala. Izen ematea Kultur Etxean, 09:00etatik 10:00etara.
09:00 Goiz Deia Txistulari taldearen goiz ereseia erdiguneko kaleetan.
09:30 Probintzia mailako bola txapelketa, Danantzako herri bolatokian. Izen-ematea, 9:30eik 10:30era.
10:30 Hamaiketakoa Korostiaga mendian.
11:00 Egurrezko eta Herri Kirol Jolasak Euskal Herria plazan. 14:00ak arte.
11:00 Meza, Korostiaga mendian.
11:45 Erromeria, Goiz Deia Txistulari Taldearekin, Korostiaga mendian.
12:30 Alaitasuna Errondailaren kalejira, 14:00ak arte, erdigunean.
17:30 Haurrentzako ikuskizuna: Zirika Zirkus taldearen Aurkitu gabeko altxorra. Euskal Herria plazan.
19:00 Legazpi Musika Bandaren kalejira erdigunean