Presoen eskubideen aldeko giza katea, asteazkeneko azokan
Irailaren 11n, 12:00etan jarri dute hitzordua Ordiziako udaletxeko arkupeetan.
Iazko giza katea.Ariane Vierbücher. Etxeratek eta Sarek, Bada garaia, presoak kalera! lelopean giza katea egingo dute asteazkenean, irailaren 11n Ordizian, Euskal Jaietako azoka bereziaren barruan. 12:00etan, udaletxeko arkupeetan jarri dute hitzordua. Pintxoak eta mariskada zozketa ere izango dira.













