Rosa Pinedo, Legazpiko udal egutegiko uztaileko irabazlea
Orain, iraileko lehiaketa dago martxan. Hilero, herrian gastatzeko 50 euroko txartela zozkatzen du udalak.
Oporrak tarteko, Legazpiko Udalak iraila hasita eman du jakitera egutegiko uztaileko lehiaketaren irabazlea. Rosa Pinedo da. Orduko galderaren erantzuna Urretxu-Zumarraga zen, eta 85 herritarren asmatu zuten. Pinedo suertatu da irabazle guztien artean egindako zozketan, eta herrian gastatzeko 50 euroko erosketa txartela irabazi du. Nerea Lopez de Heredia zinegotziak eman dio saria.
Udalak laster kaleratuko du abuztuko lehiaketaren irabazlearen izena ere, eta bitartean, irailekoa dago martxan. Oraingoan ere, Ignazio Agirre Montegiren koloreztatutako argazki zaharrari lagunduz, galdera bat erantzun behar da, eta hala dio galdera horrek: “Nola da iraila Legazpiko euskaran?”.
Erantzunak www.legazpi.eus webgunean eman behar dira.