Sortu Legazpik batzarra deitu du hilaren 18rako
Hurrengo hilabeteetako zereginak gaurkotu eta talde politikoak herrian dituen lehentasunak adostuko dituzte. Afaria egingo dute ondoren. Lekanazpi elkartean izango dira batzarra eta afaria.
Sortu Legazpi talde politikoak batzarra eta afaria egingo ditu hilaren 18an, asteazkena, “Erabaki kolektiboen momentua da. Legazpiko ezker abertzalearen unea” lelopean. Bilera zein afaria Lekanazpi elkartean izango dira.
Batzarra 19:00etan izango da, eta bertan, Sortu Legazpiren plan politikoa onartuko dute. “Hurrengo hilabeteetako gure zereginak gaurkotu eta Sortu Legazpik herrian dituen lehentasunak adostuko ditugu”, azaldu dute taldeko rordezkariek. Afaria 20:30ean izango da, eta “Legazpiko ezkerreko independentista abertzaleon komunitate izaera modu informalean indartzeko” helburua izango du. Afarira joateko aurrez izena eman behar da 611 040 487 zenbakira deituta edo whats app mezua bidalita. Prezioa 20 eurokoa da, eta 9 eurokoa ikasleentzat eta langabetuentzat. Izena emateko azken eguna hilaren 16a da, astelehena.