Txapagainek irailaren 16an hasiko ditu entrenamenduak
Gurasoentzako bilera antolatu dute irailaren 12an, 19:00etan, Ordiziako Barrena kultur etxean.
Txapagainen Pilota txapelketako irabazleak.Txapagain. Ordiziako Txapagain esku pilota eskolak irailaren 16an hasiko ditu denboraldi berriko entrenamenduak. Ordutegiei eta gainerako xehetasunei buruz hitz egiteko, gurasoentzako bilera antolatu dute irailaren 12an, 19:00etan, Barrena kultur etxean.













