Bueltan da haur eta familientzako irakurketa kluba
Bi talde osatuko dira adin tartearen arabera. Ikasturte berriko lehenengo saioa aste honetan egingo dute.
Beasaingo Udal liburutegiak haurren eta familien irakurketa kluba berrabiaraziko du (maiatzera arte), irakurketan trebatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko, eta euskal bibliografia ezagutzeko helburuarekin, besteak beste. Adin tartearen araberako bi talde osatuko dira, hilabetean behin bilduko direnak.
Irailak 12an egingo dute denboraldi berriko lehenengo saioa, 3-5 urte bitarteko haur eta familientzat zuzenduta. Hurrengo saioa, 6-8 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzendutakoa, irailaren 25ean izango da. Mari Garcia Ladero izango da dinamizatzailea.