Urkiko jaiak giro onean ospatu dituzte

Saskiaren zenbaki irabazlea 4875 da, eta  ordezko zenbakia,  6744. Hilaren 30a baino lehen, 679 780 754  zenbakira deitu behar dute saridunek.

Urkiko jaiak.Aitor Garmendia.

Festa giroan murgildu ibili dira Urkian, iraileko Gurutze Deunaren jaietan. Larunbata izan da egunik jendetsuena. Hamaiketakoan 35 lagun inguru elkartu ziren eta afarian, 30 inguruan.
Igandean aurten mezarik ez da izan eta antolatzaileen esanetan, jende gutxixeago ibili zen. Hala ere, bazkaltzeko hogei lagun inguru elkartu ziren.

Herri kiroletan ikusmina

Arratsaldean bai,  herri kirolak ikustera jendea gerturatu zen Urkira. Txikia aizkolaria eta Goenatxo harri jasotzailea, Larrañaga aizkolariaren eta Guzta harri jasotzailearen aurka lehiatu ziren. Aizkoran banakako lanean Txikiak irabazi bazuen ere,  Larrañaga eta Guzta izan ziren aurretik aizkolariek eta harri jasotzaileek binaka egindako proban.

Saskiaren zozketa

Saskiaren zenbaki irabazlea 4875 da, eta  ordezko zenbakia,  6744. Hilaren 30a baino lehen, 679 780 754  zenbakira deitu behar dute saridunek.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa