EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Gaintzako jaiak irailaren 27tik 29ra ospatuko dituzte

Hiru egun horietako egitaraua argitaratu dute.

Gaintzako festa-egitarauaren orga bete-betea dator. Argazkian, 2019an azken jaiak egin zirenekoa. /Arkaitz Apalategi

Gaintzako San Migel festak irailaren 27an, 28an eta 29an izango dira. Egitaraua osatuta dago, eta egunotan ari dira zabaltzen.

Irailak 27, ostirala

  • 19:00. Zapotxinen jaitsiera eta poteoa mozorrotuta.
  • 21:00. Herri afaria, frontoian.
  • 23:00. Antuxuna ta Patx. Jarraian, playbacka.
  • 01:00. Zatekeen taldearekin erromeria.

Irailak 28, larunbata

  • 12:00. Herritarren arteko jolasak.
  • 14:00. Herri bazkaria, Oteñe jatetxean. Attola eta Haritz trikitilariak.
  • 17:00. Puzgarriak haurrentzat, frontoian.
  • 19:00. Toka txapelketa, plazan.
  • 21:00. Mokadua, plazan.
  • 21:30. Andoni Ollokiegi abeslaria eta DJ Lyma.

Irailak 29, igandea

  • 11:30. Meza.
  • 11:30. II. Patin igoera.
  • 12:00. 39. Txirrindu igoera.
  • Egun osoan. Trikitilariak.
  • Jubilatuentzat hamaiketakoa, Kaletxikin.
  • 17:00. Zirkuola zirku ikastaroa.
  • 19:00. Mondeju dastaketa, frontoian.
  • Arku tiro erakustaldia.

Gaintzako herritarrak, jokoetan. /Arkaitz Apalategi

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa