Euskal Herriko 41. artzain gazta txapelketa eta baserritarren eguna
Artzain gaztak iazko txapelketan. Maider Insausti Euskal Herriko 41. artzain gazta txapelketa eta Baserritarren eguna ospatuko dira igandean, Idiazabalen. Goiz osoko festa izango da eta ganadu erakusketa (10:00), gaztagile eta artisauen postuak, haurrentzako jolasak (10:30) eta herri kirolak izango dira, besteak beste. Gazte egite erakustaldia (11:45), dastaketa herrikoia eta artalde bat herritik pasatzen ikusteko (13:00) aukera ere izango da.
Gazta lehiaketan Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako txapelketetan sailkapen onenak lortutako gaztagileek parte hartzen dute, 40 inguru. 13:45ean banatuko dira sariak. Egun honekin, artzainak eta gaztagileak herritarrengana gerturatu eta gaztaren atzean dagoen tradizioa eta artzain, nahiz ganaduzaleek landa garapen jasangarri baten alde egiten duten lana balioan jartzea dira helburu nagusiak.













