Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte bihar
kartzelan sartu dute Kayle Villar Pons hiltzeaz akusatutako gizona.
Iruñeko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzeak egingo dira Goierrin ere. Azken berrien arabera, kartzelan sartu dute Kayle Villar Pons hiltzeaz akusatutako gizona.
Oraingoz, Goierriko Hitzara iritsitako deialdiak ondorengoak dira:
- Ordizian: 19:00etan, Zuhaiztian, Ordiziako Koordinadora Feministak deituta.
- Lazkaon: 19:00etan, plazan, Lazkaoko Talde Feministak deituta.
- Ataunen: 19:00etan, San Martingo plazan, Biboletak taldeak antolatuta.