Legazpin 2.537,15 euro bildu zituen Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak joan den ostiralean
Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei, egindako diru ekarpenengatik.
Legazpiko boluntarioetako batzuk, joan den ostiraleko diru bilketan.Minbizizaren Aurka Gipuzkoan Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak”Legazpiko biztanleen eskuzabaltasuna” eskertu nahi du, joan den ostiralean, urriak 4, kalean egindako diru bilketan 2.537,15 euro zenbatu zirelako. Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkie urteroko diru bilketa horretan parte hartu ziren pertsona guztiei.
Urriaren 4ko diru bilketa egunak honako helburu hau zuen: gizarte osoak minbizia duten pertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun langile, boluntario, psikologo eta gizarte langileekin konpromisoa hartzea; eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea. Legazpin egindako diru bilketarekin, herritarrei gogorarazi nahi zaie “elkartea hor dagoela, eta pazienteei eta senideei laguntzeko lanean jarraitzen duela”.
Legazpin bildutako dirua ikerketa onkologikorako eta elkartearen doako zerbitzuak sustatzeko erabiliko da. Izan ere, diru horri esker, ikerketa onkologikoko proiektuak finantzatzen eta paziente eta senideei laguntzeko programak egiten jarraitu daiteke, baita gaixotasunaren prebentzioko eta detekzio goiztiarreko kanpainak egiten ere.
Elkartearen zerbitzu guztiak doakoak dira eta diru bilketa bezalako ekimenak “ezinbestekoak” dira horiek mantendu ahal izateko.












