Ordiziako Mintzalagunean izena eman daiteke
Urrian zehar Hitzaron eman behar da izena.

Hitzarok Mintzalagunean parte hartzeko izen-ematea ireki du (urrian), Eta euskaraz egiten dugu? lelopean. Euskaraz mintzapraktika egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen dira astean ordubetez euskaraz hitz egiteko. Hainbat helburu ditu Mintzalagunak: euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko. Beraz, euskara hobetu nahi dutenek, eta euskara dakitenek eman behar dute izena Mintzalagun proiektua aurrera ateratzeko. Parte hartzeko baldintza, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea da.