Helduen dantza ikastaroa antolatu dute Ordizian
Amets Bide dantza taldeak antolatu du euskal dantzak ikasi nahi dituen 18 urtetik gorakoentzat.
Ordiziako Amets Bide dantza taldeak euskal dantza ikastaroa antolatu du 18 urtetik gorakoentzat. Larunbatetan izango da, azaroaren 9tik abenduaren 14ra bitartean. Hasiberriak 10:00etatik 11:00etara ariko dira eta jarraipenekoak 11:15etik 12:15era.
Herri Antzoki ondoko lokalean izango da. Ikastaroak 20 euroko kostua du. Izen ematea: 68861 31 88 – info@ametsbide.eus













