EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean

Ordiziako Liburu Baby Klubean, liburu sortak opari

Parte hartu duten haur eta gurasoei liburu pack bana oparitu zaie. 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez.

Ordiziako Liburu Baby Klubaren ikasturte berria aurkezteko saioa egin da gaur arratsaldean udal liburutegian.  Parte hartu duten haur eta gurasoei liburu pack bana oparitu zaie. 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzenduriko jarduera ludiko eta didaktikoa da, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Umeak heldu batekin egongo dira.

Jarduera honen helburu nagusia umeengan txikitatik eta beraien familiengan literatura, musika, artea eta naturarekiko interesa piztea da. Liburu Baby Kluba jarduera kulturanitza da eta horregatik, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez garatzen da.

Liburu Baby Klubaren saioen egutegia ondorengoa da:

  • Azaroak 7, 10:30
  • Azaroak 21, 17:00
  • Abenduak 5, 10:30
  • Abenduak 12, 17:00
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa