Maialen Akizuk seigarren egin du Azkoitian

Unai Mendizabalek irabazi du Gipuzkoako bertsolari txapelketaren hirugarren final-laurdena. Bihar Amaia Iturrioz eta Iñaki Apalategiren txanda izango da.

Maialen Akizu, final-zortzirenetako saioan.

Gipuzkoako bertsolari txapelketarako hirugarren final-laurdena jokatu da gaur Baztartxo Antzokian, eta Unai Mendizabalek irabazi du saioa, eta horrekin, finalaurrekoetara ere sailkatu da. Maialen Akizu urretxuarra seigarren geratu da. Hauxe izan da sailkapena:

Unai Mendizabal Jauregi ———————– 485,5 puntu
Asier Azpiroz Iztueta —————————- 485,5
Ane Labaka Mayoz —————————— 477,5
Eli Pagola Apezetxea —————————- 470,5
Oier Etxeberria Zubimendi ——————— 468
Maialen Akizu Bidegain ————————- 414

Joan den astean hasi zen txapelketako final-laurdenetako fasea, 30 bertsolariren partaidetzarekin. Finalaurrekora bost irabazleak eta puntu gehien lortzen dituzten gainontzeko 13ak pasako dira. 

Gaurkoa hirugarren saioa izan da, eta bihar jokatuko da laugarrena Irunen, 17:00etan. Bertan Amaia Iturriotz urretxuarrak eta Iñaki Apalategi beasaindarrak abestuko dute. Sarrera guztiak agortuta daude, eta, aretoaren edukiera bereziki txikia tarteko, bertsoa.eus atarian zuzenean emango dute biharko saioa.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa