Patinatzera joango dira Legazpiko gaztetxoak Sorgintxulorekin

Irteera Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira izango da, hilaren 30ean. Izena emateko epea irekita dago, hurrengo asteartera arte.

Aurtengo neguaren atarian ere, patinatzera joango dira Legazpiko gaztetxoak Sorgintxulo aisialdi taldearekin. Irteera Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira izango da, hilaren 30ean, larunbata, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago.

Izena emateko epea irekita dago, hurrengo astearteko 14:00ak arte. Udalaren ww-legazpi.eus webgunean eman daiteke izena, edo ikastetxeetako idazkaritzan.

Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen duten jarduera da hau, eta Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan kokatzen da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa