EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Pala

Maila goreneko palaren asteburua, Olaberrian

Elite txapelketako finalaurrekoak gaur, eta finalak bihar jokatuko dituzte, udal frontoian.

Paleta larruz final-laurden bat, lehengo asteburuan.Hitza

Olaberriko X. Elite Txapelketa azken txanpara iritsi da, duela bi astetik kanporaketak jokatzen aritu ondoren. Finalaurrekoak gaur izango dira, 16:30etik aurrera, Olaberriko udal pilotalekuan. Bost adin-mailatako finalak, azkenik, bihar jokatuko dira, 15:30etik aurrera.

Munduko palari onenek parte hartuko dute. Gaur, nagusien lau finalaurreko ikusi ahalko dira. Aurrena, paleta larruzkoak: Marcos Perez-Nicolas Hourmat eta Dani Berrogi-Valentin Cambos, eta Guille Perez-Dani Ramos eta Hourcourigaray-Chatellier.

Ondoren (18:30), pala motzean Carlos Baeza-Javier Intsausti eta Julen Mendizabal-Imanol Ibañez, eta Justine Dardenne-Emiliano Skufca eta Ibon Garate-Sylvain Brefel ariko dira.

Bihar bost final dira, 15:30ean hasita, benjamin-alebin, infantil-kadete eta 23 urtez azpikoak paleta larruz, eta nagusiak larruz eta motzean.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa