Azaroaren 25a iruditan
Gastronomia

Bertatik Bertarak ‘show cooking’ saioa antolatu du larunbaterako

Topa ostatuan izango da saioa 20:00etan hasita. Bertako ekoizleez gain, Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak ere parte hartuko du.

Ezkioko Topa ostatua, artxiboko irudian.Hitza

Baserriko produktuen ekoizpena eta tokiko kontsumoa sustatzeko sortu zen Bertatik Bertara proiektuko ekoizleek antolatuta show cooking saioa egingo dute larunbat iluntzean Ezkioko Topa ostatuan. Legazpi, Urretxu, Zumarraga, Ezkio, Itsaso eta Gabiriako ekoizleek eramandako produktuak zuzenean sukaldatuko dituzte Topako sukaldean eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak jakien inguruko informazioa eskainiko du zuzenean. 

Garaiko produktuak dira kozinatuko dituztenak, pintxoak eta plater beroak osatuko dituzte, ondoren, bertaratzen direnen artean banatzeko. Nutrizio aldetik udazken neguko produktu hauek duten nutrizio-balioei buruz arituko da Monasterioguren eta plater orekatuak prestatzeko gomendioak ere partekatuko ditu. Larunbatean, 20:00etan emango diote hasiera show cooking-ari eta sarrera doakoa izango da.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa