Gabon giroan herria apaintzeko eskulanak Araman
Bihar, 18:00etan, herria gabon giroan sartzeko asmoz, haur txokoan herria apaintzeko eskulanak egingo dituzte.
Bihar hasiko dira Gabonetako ekitaldiak Araman. 18:00etan, herria Gabon giroan sartzeko asmoz, haur txokoan, herria apaintzeko eskulanak egingo dituzte.
Abenduaren 20an, berriz, haur zein helduentzako, Ameli ipuin kontaketa musika izango da Iriarte aretoan. Haurren saioa 17:15ean hasiko da eta helduena, 19:30ean.
Abenduaren 23an, harrera egingo diote Olentzero eta Mari Domingiri, 18:30ak aldera, udaletxe kanpoaldean. Ondoren, txokolate beroa izango dute.
Abenduaren 24an, etxez etxeko, kopla kantuan ibiliko dira. Jasotako dirua Zaporeak elkartera bideratuko dute.
Urtarrilaren 2an, azkenik, Zaporeak taldeak hitzaldia eskainiko du 18:30ean, Iriarte Aretoan.