Mirandaolako burdinola, Foru Aldundiko egutegian
Maiatzari dagokion argazkia da, Aitor Agirrezabal urretxuarrak egindakoa. Doan banatuko dute egutegia, eta Legazpin, igandean izango dira horretarako Azokan, 15:30etik 16:30era.
Mirandaolako burdinolaren argazkia izango da Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2025eko egutegiko maiatzeko protagonista. Aldundiak lehiaketa bat antolatzen du urtero bere egutegiko argazkiak aukeratzeko, eta Aitor Agirrezabal urretxuarrak Mirandaolan egindako hori izan zen irabazleetako bat.
Aldundiak herri guztietan banatuko du 2025eko egutegia. 40.000 ale inprimatuko dira, eta udalerri bakoitzeko biztanleriaren arabera banatuko dira. Gainera, egutegia Gipuzkoako foru eraikinetan eta egoitzetan ere eskura daiteke. Legazpin igande honetan banatuko dute, Azokan, 15:30etik 16:30era.