Salgai daude 'Almazenean' antzezlanerako sarrerak Legorretan
Abenduaren 21ean bi emanaldi eskainiko dituzte Legorretako Herri Antzokian, 19:00etan eta 22:00etan.
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga 'Almazenean' antzezlaneko une batean.Hitza Begoña Bilbaok zuzendu eta Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxagak antzezten duten ‘Almazenean’ antzezlana Legorretan ikusteko aukera izango da abenduaren 21ean. Bi emanaldi eskainiko dituzte Herri Antzokian, 19:00etan eta bestea gaueko 22:00etan. Sarrerak udaletxean daude eskuragarri (08:00-14:00) 10 euroan. Egunean bertan ere, Herri Antzokiko leihatilan egongo dira salgai, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenagotik.












