Urtarrilaren 10ean hasiko da Beasaingo eta Ordiziako Antzerki Garaia
Bi herrietako udalek elkarlanean antolatu dute 31. Antzerki Garaia. Zortzi antzezlanek osatzen dute urtarrilaren 10etik apirilaren 25erako egitaraua. Bonuak urtarrilaren 7ra arte eros daitezke.
Beasaingo eta Ordiziako Udalek 31. Antzerki Garaia egitaraua antolatu dute elkarlanean. Urtarrilaren 10etik apirilaren 25era, zortzi antzezlan izango dira ikusgai, launa bi herrietan. Zortzitik sei euskaraz izango dira eta bi gaztelaniaz. Adur Ezenarroren esanetan, “antzerkia oro har eta euskaraz egindakoa bereziki bultzatzea da egitasmo honen helburua”. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Euskadiko Antzoki Sarearen lankidetza du Antzerki Garaiak. Publiko berria erakarri nahi dute, “gazteak batik bat”.
Sarrerak eta abonuak
Sarrerak 12 euroan izango dira salgai emanaldi bakoitzeko eta denboraldi osorako bonuaren salneurria 72 eurokoa izango da. Bonua erosteko epea urtarrilaren 7ra arte egongo da zabalik. Salmenta lekuak, Ordiziako Herri Antzokia, Beasaingo Usurbe antzokia eta www.beasain.eus webgunea izango dira. Bonuarekin, egitarauko emanaldi guztietara sartzeko aukera izango da, bai Ordizian eta baita Beasainen ere. Gainera, antzezlan guztietarako udalerri bakoitzeko antzokian esleitutako eserlekua mantenduko da.
10 sarrera baino gehiago eskuratu nahi dituzten kultura talde, ikastetxe eta gisakoek prezio berezia izango dute, 10 euro, eta dagokion udaleko kultura sailean eskuratu beharko dituzte.
Programazioa
Emanaldi guztiak 20:30ean hasiko dira.
- Urtarrilak 10. Zorretan (euskaraz). Ordiziako Herri Antzokian. Konpainia: Hika Teatroa. Zuzendaria: Agurtzane Intxaurraga. Antzezleak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastortza, Jabi Barandiaran.
- Urtarrilak 31. Oscarra Oscarrentzat (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian. Konpainia: Lamandanga/Txalo. Zuzendaria: Mario Hernandez. Antzezleak: Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Oihana Maritorena, Jon Plazaola.
- Otsailak 14. Arizona (euskaraz). Ordiziako Herri Antzokian. Konpainia: Txalo Produkzioak. Zuzendaria: Esteban Roel/Kepa Errasti. Antzezleak: Aitziber Garmendia, Jon Plazaola.
- Otsailak 21. Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan? (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian. Konpainia: Ttanttaka. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Antzezleak: Karmele Aranburu, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta.
- Martxoak 7. Heisenberg (euskaraz). Beasaingo Usurbe Antzokian. Konpainia: Ttanttaka. Zuzendaria: Fernando Berrues. Antzezleak: Ramon Agirre, Naiara Arnedo.
- Martxoak 14. Kortxoaren dilema (euskaraz). Ordiziako Herri Antzokian. Konpainia: Tartean Teatroa. Zuzendaria: Mireia Gabilondo. Antzezleak: Patxo Telleria, Mikel Martinez.
- Apirilak 11. Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantán… (gaztelaniaz). Beasaingo Usurbe Antzokian. Konpainia: La Dramatica Herrante. Zuzendaria: Maria Goiricelaya. Antzezleak: Ane Pikaza, Patxo Telleria, Loli Astoreka, Aitor Borobia, Egoitz Sanchez, Idoia Merodio.
- Apirilak 25. Lucha y metamorfosis de una mujer (gaztelaniaz). Ordiziako Herri Antzokian. Konpainia: Ttanttaka. Zuzendaria: Fernando Berrues. Antzezleak: Eneko Sagardoy, Eva Trancon/Vito Rogado.
Antzerki Garaiaren esku-egitaraua Beasain eta Ordiziako etxeetan banatuko da eta bi antzokietan ere eskuratu daiteke.