Mendia

Izadi Zaleak Oñatirantz joango da igandean, Hartzaren ibilbidearen laugarren etapa egiteko

Arrikrutz eta Oñatiko Olakua auzoko 17 kilometroko ibilbidea egingo dute, Arantzazutik eta Biozkorniatik igarota. Gaur eta ostegunean eman behar da izena.

Hartzaren Ibilbideko hirugarren etapan, Orkatzategi inguruan.Izadi Zaleak

Izadi Zaleak elkarteko kideak Oñati aldean ibiliko dira igandean, GR-289 Hartzaren Urratsa ibilbidearen laugarren etapa egiten. Etapa honek 17 kilometroko luzera eta 850 metroko desnibela ditu. Izadi Zaleak elkarte ondotik abiatuko dira autobusez, 07:30ean, eta bazkaltzeko itzuli.

Gaur eta ostegunean eman behar dira izenak elkartean, 18:30etik 19:30era.

Ibilaldia Arrikrutzeko kobazuloen aparkalekuan hasiko da, eta Oñatiko Olakua auzoan amaitu. Bitartean, Gesaltza, Arantzazu ibaiaren ondoko bidea, Akuegiko errota zaharra, Iritegiko iturburua, Arantzazu, Duru, Eskista eta Amabirjinaren iturria, Biozkornia, Katabera eta Murgia eta San Martin auzoak zeharkatuko dituzte mendizaleek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa