Mendia

Haurrekin, Ormaiztegitik Legazpira oinez etorriko da Izadi Zaleak igandean

Mendizale gaztetxoei zuzendutako urteko lehen irteera izango da. Trenez joango dira Ormaiztegira, eta oinez itzuli, 11 kilometroko ibilbidea eginda.

Haurrentzako mendi irteera antolatu du Izadi Zaleak elkarteak iganderako. Trenez joango dira, eta oinez itzuli.

Legazpitik 09:17an ateratzen den trenean Ormaiztegira joango dira, eta itzultzeko, honako ibilbide hau egingo dute: Ormaiztegi-Lierni-Barnaola-Kortzu Goikoa-Aztiria-Legazpi. Guztira 11 kilometro izango dira, eta amaieran, denak elkartera joango dira, freskagarriak eta patata frijituak jatera.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa