EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Errugbia

Ampo Ordiziak galdu egin du El Salvadorren aurka

Ordiziako errugbi taldeak ezin izan du garaipena eskuratu Altamiran. 28-33 izan da partidaren emaitza.

Partida osoan zehar atzetik joan da Ampo Ordizia markagailuan.

Norgehiagoka parekatu baten ostean, Ampo Ordiziak ezin izan dio Valladolideko El Salvador taldeari irabazi. Goizeko 12etan eman diote hasiera partidari eta lehen momentutik gailendu da Valladolideko taldea Altamira estadioan. Hala ere, Ampok ez du inoiz partida galdutzat jo, eta markagailuan atzetik jarraitu dio bere aurkariari.

Partidaren 75. minutuan Ampo Ordiziako Manu Moraren entseguak kolokan jarri du norgehiagokaren norantza, bi markagailuak hogeitabosna jarri direlarik. Ordiziako harmailak lehertu beharrean hasi dira bi taldeak animatzen, eta partidak buelta emango zuelako itxura hartu badu ere, azkenean, 28 eta 33 amaitu da norgehiagoka, El Salvadorren alde.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa