EKITALDIA. Indarkeria matxistaren aurkako lehen garrasia, komunitatean
Dakar rallya

Joseba Berasategi zegamarra Dakar rallyko sariarekin

Autoetako kategoria batean irabazle izan diren Arabia Saudiko Yazzed al Rajji eta Alemaniako Timo Gochalck pilotuen taldeko laguntzaileetako bat izan da.

Joseba Berasategi zegamarra Dakar 2025 sariarekin, muntaia irudi batean.

Toyota Overdrive-Racing taldean laguntzaile ibili den Joseba Berasategi zegamarrak Saudi Arabian jokatu den Dakar 2025 rallyaren garaikurra eskuetan izan duela esan dezake.

Autoen T1+: Prototype Cross Country Cars 4×4 kategoriako irabazle izan dira Yazzed al Rajji (Saudi Arabia) eta Timo Gochalck (Alemania) pilotuak, eta haiekin aritu da Berasategi. 52h 52′ 15” denbora behar izan dute rallya osatzeko, eta ia lau minutuko aldea atera diete bigarren sailkatuei.

Yazzed al Rajji (Saudi Arabia) eta Timo Gochalck (Alemania) pilotuak, garaipena ospatzen.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa