Loinazko San Martin eguna ospatuko dute Urbiberrin
Luntxerako tiketak asteartetik aurrera eskuragarri izango dira.

Loinazko San Martin eguneko ospakizuna egingo dute Beasaingo Urbiberri gizarte zentroan, datorren otsailaren 5ean. Bazkideentzat luntxa izango da 13:30ean, eta ondoren, omenduei harrera egingo diete. Aurtzaka dantza taldeko kideen dantza saioarekin, Gurea abesbatzaren kantaldiarekin eta Urbiberriko Argi taldearen dantza erakustaldiarekin alaituko dute ospakizuna. Segidan, dantzaldia izango da, 21:00ak arte.
Luntxerako tiketak
Loinazko San Martin eguneko luntxerako tiketak asteartetik urtarrilaren 30era bitartean eskuragarri izango dira, 2 euroren truke. Astelehenetik ostegunera 17:00etatik 19:00etara eros daitezke. 250 pertsonentzako tokia izango da.