Errepideak

Inausketa eta mozketa lanak egingo dituzte igandean N-1 errepidean

Legorreta eta Beasain artean egingo dituzte lanak, bi noranzkoetan.

N-1 errepidea Beasainen, Tximela parean.Hitza

Inausketa eta mozketa lamak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak  igandean N-I errepidean, Legorreta eta Beasain artean. Erreiak ez dituzte aldi berean itxiko.

Donostiako noranzkoan eskubiko erreia itxiko dute, 419 Kilometro puntutik (KP), Tximela parean (Beasain), 422KPra, Altamiran (Ordizia). Zirkulazioan 07:30etik 14:00etara izango du eragina.

Gasteizerako noranzkoan ezkerreko erreia itxiko dute, 426 KPtik (Legorretako irteeratik) 424 KPra, Arama parean. Zirkulazioan 14:00etatik 19:00etara izango du eragina.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa