Pala

Oianguko pilotarien emaitza "gazi-gozoak"

Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia eta Udaberri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Oianguko pilotariek. Emaitza "gazi-gozoak" lortu zituzten.

Oianguko pilotariak.Oiangu PE

Euskal Herriko Ligako bigarren jardunaldia eta Udaberri txapelketako lehen jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Oianguko pilotariek. Emaitza “gazi-gozoak” lortu zituzten, Oiangu PEko kideen esanetan.

Euskal herriko ligan, paleta larruz jokatutako partida irabaztea lortu zuen Gonzalez/Mendikoa bikoteak Lagunarteako pilotarien aurka (35-28). Pala motzean berriz Otegi/Elorza bikoteak ezin izan zuen garaipena bereganatu (26-40).

Ohorezko mailakoek etxetik kanpo jokatu zuten, Armintzako taldearen aurka.  Naldaiz/Garrido bikoteak paleta larruz garaipena lortu zuen (28-35) baina pala motzean Ibarguren/Letamendia bikoteak ezin izan zuten garaipena lortu (40-35).

Udaberri txapelketan, “lehen jardunaldietan ohikoa den bezala”, etxeko bi bikoteen arteko lehia jokatu zen eta Oiarbide/Ormazabal bikotea garaile izan zen Luzuriaga/Samaniego bikotearen aurka (35-16).

Asteburuko partidak

Asteburu honetan etxean ohorezko mailako taldeak jokatuko du, Amaya taldearen aurka. Lehen partida, bihar 12:15ean  jokatuko da  Olaberriko Udal pilotalekuan.

Euskal ligakoek asteburu honetan ez dute jardunaldirik izango.

Udaberri txapelketari dagokionez bi bikoteak etxetik kanpo jokatu dute partida, batak Andoainen eta besteak Deban.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa