Musika

Kai Nakairen Legorretako kontzerturako sarrerak salgai

Otsailaren 14an izango da emanaldia Herri Antzokian. Sarrerak 12 euro balio du.

Kai Nakairen kontzertua izango da uztailaren 19an Ordizian.

Datorren ostiralean, otsailaren 14an, Kai Nakai kantariaren kontzertua izango da Legorretako Herri Antzokian, 19:00etan. Sarrerak salgai daude 12 euroan, Legorretako Jubilatuenean edo  https://kainakai.com/ webgunean.

Kai Nakai 27 urteko artista gasteiztarra da. Reggaetoia euskaraz egiten aitzindaria izan arren, gaur egun pop musika, musika urbanoa eta musika elektronikoa eskaintzen ditu.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa