Legorretako jaiak antolatzeko bigarren bilera otsailaren 12an da

Herriko eragileei eta norbanakoei parte hartzeko dei egin diete. Larunbateko kontzertua antolatzeko, herritarren proposamenak ere jaso nahi ditu udalak.

Maiatzaren 13an hasiko dira festak Legorretan.Loinaz Agirre

Legorretako Azintzio jaiak antolatzeko bigarren bilera irekia egingo du Kultura lan taldeak, otsailaren 12an, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian. “Jaiak antolatzeko zereginean laguntzen duten eragile, elkarte, talde eta norbanakoak” gonbidatu dituzte bilerara.

Bestalde, Azintzio jaietako larunbateko kontzertua antolatzeko, herritarren proposamenak ere jaso nahi ditu udalak, webgunean jarri duen galdetegia beteta.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa