Adin Etxeren karta jokoen asteko irabazleak
Martxoaren 8an txokolate jana egingo dute Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Adin Etxe elkarteko karta jokoen asteko irabazleak. Adin Etxe Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak karta jokoen astea antolatu zuen otsailaren 17tik 22ra. Aste guztian zehar musean, tokan, txintxonen, punttuan eta beste horrenbeste karta jokotan lehiatu ziren parte hartzaileak. Otsailaren 22an afaria eta sari banaketa ekitaldia egin zituzten. Irudian, saritu guztien taldeko argazkia Adin Etxeren egoitzan.
Behin karta jokoen astea amaituta, martxoaren 8an dituzte jarrita begiak elkarteko kideek. Larunbatean, 17:00etan, txokolate jana egingo dute Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Idiazabaldarrei elkartera gerturatzeko deia luzatu diete.













