Loinatz jaietako haurren soka dantzan parte hartzeko izen ematea zabalik dago
Martxoaren 14ra arte eman daiteke izena albistean dagoen estekan sartuta.
2024 urteko Loinatz jaietako haurren soka dantza.Ariane Vierbücher Beasaingo Loinatz jaietako haurren soka dantzan parte hartzeko izen ematea zabalik dago. 40 haurrek parte hartuko dute (20 neska eta 20 mutil). Izena emateko epea martxoaren 14an bukatuko da. Beasaingo Udalaren webgunean eman daiteke izena. Entseguak, martxoaren 31an, astelehena, hasiko dira. Entseguen egunak eta ordutegiak ondorengoak izango dira: astelehena, asteartea eta osteguna, 17:30etik 18:30era, eta asteazkena, 17:00etatik 18:00etara.













