Memoria historikoa

Martxoaren 30a, egun handia Olaberriko memoria historikoarentzat

'Olaberria 1936-1945' liburua eta 'Eraman zutela' dokumentala aurkeztuko dituzte kultur areto berrian. Ikus-entzunezkoaren trailerra, albistean.

2023ko uztailean 1936ko gerrak eta ondorenean errepresioa jasan zuten olaberritar guztiak omendu zituzten Bujanda eta Lasa plazan. Aimar Maiz
Olaberriko Olargi memoria historikoko taldeak orain urte batzuk hasitako lanari beste mugarri bat jarriko diote martxoaren 30ean. Egun horretan, 12:00etan, Maria Laespada Lazpita eta Javier Buces Cabello Aranzadi Zientzia elkarteko historialariek ondutako Olaberria 1936-1945 liburua eta Mikel Balerdi Arruabarrenak eta Deñe Garcia-Bravo Alberdik egindako Eraman zutela dokumentala estreinatuko dituzte Olaberriko kultur areto berrian.
 
Olargiren arabera, “5 urteko elkarlanaren emaitza” da martxoaren 30ean aurkeztuko dena. “Olargik hasiera eman eta geroztik Aranzadi eta udalarekin batera elkarlanean gauzatu dena. Liburu bat eta herriko gazte batek bere lagun batekin batera 40 minutuko dokumental bat aurkeztuko dira bertan”.

Aranzadiko historialariek artxiboetan bildutako agiriekin eta Olargi taldeak Olaberriko herritarrei egindako elkarrizketekin osatu dute liburua. “Herritar fusilatuak, frontean borrokatu zutenak, gerraren ondorioz hildakoak, erbesteratuak,  emakumeek pairatutakoak, euskararen debekua…” dira bildu dituzten gaiak.
 
Eraman zutela dokumentala, berriz, herrian jasotako testigantzen ingurukoa izango da.
 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa