Bellota lantegiko museora bisita gidatua, hilaren 25ean
Legazpiko Udalak antolatu du, Txillidaren jaiotzaren mendeurreneko ospakizunen barruan. Izena eman behar da udalaren webgunean.
Legazpiko Udalak bisita gidatua antolatu du Bellota lantegiko museora, Eduardo Txillidaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Bisita hurrengo asteartean, hilak 25, izango da, 15:30ean.
Joan nahi dutenek izena eman behar dute udalaren www.legazpi.eus webgunean. Bisitarako 25 plaza daude bakarrik.
Udalaren esanetan, “Eduardo Txillida artistaren ibilbidean Legazpik izan duen lotura, garrantzia eta garapena azaltzeko beta emango du bisita gidatuak”.













