Goierriko zazpi herrik parte hartuko dute Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan
Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama eskuz ariko dira, Ordizia larruzko paleta eta pala motzez, eta Zumarraga gomazko paletaz. Apirilaren 9an egingo dute aurkezpen-zozketa.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak aurtengo Gipuzkoako Herriarteko Txapelketaren berri eman du. 21 herrik eman dute izena eskuzko lehian, seik larruzko paleta eta pala motzez, hamalauk gomazko paletaz, eta hiruk zesta-puntaz. Goierriko zazpi herrik parte hartuko dute aurtengoan, modalitate ezberdinetan.
Eskuz ariko dira Goierriko bost herri: Ataun, Beasain, Lazkao, Zaldibia eta Zegama; larruzko paleta eta pala motzez Ordizia; eta gomazko paletaz Zumarraga. Zesta-puntak ez du ordezkaritzarik izango Goierritik.
Aurkezpen-zozketa apirilaren 9an egingo dute, asteazkenean, 19:00etan, Donostiako Kirol Etxean.
Iaz, eskuz, Zaldibia iritsi zen finalera. Zaldibiarrak txapela lortzetik bi tantora geratu ziren.
Hauek dira aurtengo parte hartzaileak:
ESKUA
- Aduna
- Alegia
- Amasa-Villabona
- Amezketa
- Andoain
- Aretxabaleta
- Astigarraga
- Ataun
- Azkoitia
- Azpeitia
- Beasain
- Bergara
- Eibar
- Hernani
- Lazkao
- Oiartzun
- Oñati
- Usurbil
- Zaldibia
- Zegama
- Zestoa
LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA
- Andoain
- Azpeitia
- Deba
- Donostia
- Errenteria
- Ordizia
GOMAZKO PALETA
- Aia
- Andoain
- Astigarraga
- Azkoitia
- Deba
- Donostia
- Hernani
- Lasarte-Oria
- Mutriku
- Oiartzun
- Tolosa
- Zarautz
- Zumaia
- Zumarraga
ZESTA-PUNTA
- Hondarribia
- Mutriku
- Zumaia