Palestinaren aldeko elkarretaratzea deitu dute Zerainen
Gernika-Palestina herri ekimenak Palestinaren alde mobilizatzera deitu du euskal jendartea. Hala, elkarretaratzeak egingo dituzte Euskal Herriko udaletxe guztien aurrean, apirilaren 8an asteartea 19:00etatik 19:15era.
Zeraingo Udalak ere bat egin du deialdiarekin eta zeraindarrei elkarretaratzera batzeko deia luzatu diete. Lurra, justizia, bakea. Genozidioa Stop! lelopean egingo dute protesta ekitaldia.













