Udaberriko auzolana egingo dute itsasoarrek, bihar

Udaberria iristearekin batera ohitura dutenez, auzolanerako deialdia egin dute, beste behin, Itsason. Biharko egin dute hitzordua, 14:30ean Itsasoko kaskoan. Aurreikusitako lanen artean ondokoak zerrendatu dituzte: baserri izenetan mantenu lanak egitea, buzoiei olioa ematen amaitzea, lorategiak atontzea, su egurra prestatzea, San Lorentzo bidean zanga berria egitea, Epelde erreka eta inguruak garbitzea eta elizako eserlekuei pipien kontrako tratamendua ematea; Euskaraldiari begira saio bat ere egingo dute.
Parte hartzeko izena eman behar da 943 47 77 90an edo udala@itsaso.eus helbidean. Gaur da, berez, izena emateko azken eguna, nahiz eta bihar ere egongo den horretarako aukera. Beste urteetan bezala, behin auzolana amaituta Itsasoko Ostatuan afari-merienda egingo dute 19:30ean. Aseguruak egin eta mokadua zenbat pertsonentzat prestatu behar den jakiteko da komenigarria izena ematea.