Punta-puntako bertsolariak, Zumarragako Zelai Arizi aretoan
Maialen Lujanbio, Uxue Fernandez, Jexux Mari Irazu eta Asier Azpirozek abestu dute
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte bete ditu eta bertso jaialdi bat egin du Zelai Arizti aretoan mendeurrena ospatzeko. Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Asier Azpiroz eta Uxue Fernandez urretxuarrak abestu dute. Lauek pilota munduarekin lotura dute. Gai jartzailea Jon Alberdi pilotari azpeitiarra izan da.