Ampo Ordiziarentzat amaitu da denboraldia
La Vilaren aurkako azken partida 31-43 irabazi du Alacanten. Ohorezko Mailari eutsi dio beste urtebetez Goierriko errugbi taldeak.

Ampo Ordiziak azkeneko partida irabaziz amaitu du 2024-2025 denboraldia. Atzo La Vilaren aurkako azken partida 31-43 irabazi zuen Alacanten. Aurreko egunean Bartzelonak Cisnerosen aurkako partida irabazi zuenez, goierritarrak play offa jokatzeko aukerarik gabe iritsi ziren azken partidara.
Julen Goiarentzat azken partida izan zen.
Ohorezko Mailatik bigarren mailara bi talde jaitsiko zirenaren presio gehigarriarekin ekin zion Ampo Ordiziak 2024-2025 denboraldiari urriaren 6an, Les Abellesen zelaian. Denboraldia gogorra joan da emaitzen eta lesioen aldetik: hamasei partidetatik zazpi irabazi (azkeneko laurak) eta bederatzi galdu ditu.