Ordiziako Zortzikorako entseguak apirilaren 29an hasiko dira
Maiatzaren 24an izango Ordiziako VIII. Zortzikoa. Entseguak astearteetan eta larunbatetan dira Amets Bide dantza taldearen lokalean.

Maiatzaren 24an egingo dute Ordiziako VIII. Zortzikoa eta bertan parte hartzeko, pausoak errepasatzeko edo ikasteko, aurretik entseguak egingo dituzte, bihar, apirilaren 29an hasita. Astearteetan 18:00etan izango da eta larunbatetan 11:00etan, Amets Bide dantza taldearen lokalean (Joakin Ibarbia kalea, 1).
Izen ematea: 688 613 177.