Talo-natxoa aurkezteko pintxo-pote berezia Zeraingo Mandion

Mendarte baserriko arto beltzaren irinarekin eginda sortu du produktu berri hori Ekotalo enpresak. Asteazkenean izango da pintxo-potea, 19:00etan hasita.

Talo-natxoa aurkeztuko duten Mendarte baserriko Iñaki Intxausti, Mandio tabernako Joseba eta Ekotalo enpresako Julen Altzelai.

Zeraingo Mendarte baserriko Iñaki Intxaustik eta Ekotalo enpresako Julen Altzelaik arto beltzaren inguruan sortutako proiektuak pauso berria emango du asteazkenean, talo-natxoaren aurkezpenarekin. Pintxo-potea egingo dute horretarako, Zerainen bertan, Mandio tabernan, 19:00etan.

Talo-natxoa arto beltzaren irinarekin eginda dago, “talo frijitua da, kolore morekoa eta forma hexagonalekoa”, Altzelaik azaldu duenez. Lau hilabeteko proben emaitza da produktu berri hau, eta etzi dastatu ahal izango da Mandion, Joseba Albizuren kolaborazioari esker.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa